Iruñean ehunka lagun bizi dira kale gorrian, aterperik gabe. Duela bi aste Aranzadi parketik aterarazi zituzten zenbait lagun eta aukerarik gabe, baliabiderik gabe gelditu direla salatzen ari dira zenbait kolektibo, tartean, Derecho a techo, Salhaketa, Haritu eta SOS Arrazakeria. Mantak, kanpin-dendak eta lo zakuak biltzen aritu dira pertsona horientzako eta haiekin elkartasunez akanpada egitea erdietsi dute: Iruñeko udaletxe plazan pasa dute gaua. Salatu dute udaltzaingoak bederatzi laguni isunak jarri dizkiela: 60 eta 150 euro artean. Akanpadarekin ikusarazi nahi dute badagoela jendea egoera horretan, kanpai dendetan kalean, urteko 365 egunez.