Aterperik gabeko pertsonentzako material bilketa eginen dute gaur

Euskalerria Irratia

Etxerik gabeko pertsonentzako material bilketa solidarioa abiatuko dute gaur zenbait kolektibok, tartean, Derecho a techo, Salhaketa, Elkarri Laguntza, Haritu edo SOS Arrazakeriak. Pasa den astean Aranzadi eremutik aterarazi zituzten zenbait gazte eta ibai bazterrean lo egiten segitzen dute. Haientzat materiala jasotzea izanen da helburua. 18:30ean agerraldia eginen dute egoeraren berri emateko. 

Oraindik ere pertsona asko dira ibai bazterrean bizi direnak Iruñean. Horientzako eta behar duen guztiarentzako kanpai dendak, mantak, lo egiteko zakuak… jasoko dituzte gaur 18:00etatik 19:00etara Iruñeko udaletxeko plazan eta 18:30ean, kolektiboek,  hamabostek baino gehiagok, agerraldia eginen dute egoeraren berri emateko.

Duela bi aste hustu zituzten Aranzadi inguruak arrazoituz uholde arriskua dagoen eremua dela, eta bertatik aterarazi zituztenei gauak kalean pasatzeko gutxienekoak emateko bilketa izanen da gaurkoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!