Iruñaldiak euskarazko kultura garaikidea hiriko hainbat gunetara zabalduko du hirugarren urtez

Euskalerria Irratia

Musikatik antzerkira, literaturatik dantzara, eta bertsolaritzatik performance artistikora. Aukera zabala eskainiko du aurten Iruñaldia jarialdiak. Bihar hasi eta azaroaren 14ra arte luzatuko da, eta hiriko gune  ezberdinetara zabalduko da euskal kultura, baita Euskalerria irratira ere. 

Hirugarren urtez antolatu dute Iruñaldia jaialdia. "Euskaldunentzat ez ezik, euskaldunak ez direnentzat ere euskarazko kultur erreferentzia bat izatea" da helburua, Amaia Ocerinek azaldu digunez. Hala, diziplina artistiko ugari bildu dituzte programan: antzerkia, bertsolaritza, musika, kantua, literatura, dantza... eta programazioa osatzeko, hainbat irizpide hartu ditugu kontuan. Batetik, gaur egungo proposamenak izatea; bestetik, nolabait berritzaileak eta desberdinak izatea. 

Euskalerria Irratitik hasi eta Iruñeko gune ezberdinetara zabalduko da kultur-eskaintza.  "Guretzat ezinbestekoa da hiriko espazio desberdinetara heltzea, eta euskaraz egiten diren kultur proposamenak ahalik eta leku gehienetan egotea", esan du Ocerinek.  "Guretzat kultura esperientzia bat da, eta, batez ere, gozatu egin behar da. Horregatik, jendea gonbidatu nahi dugu proposamen berriak ezagutzera" gehitu du. 

Iruñaldia 2026 programa. Azaroaren 5etik 14ra:

  • Azaroak 5, osteguna
    • DJ festa, musika eta irudia jauzika, Iker Oiz, Martintxo Etxauri Txo eta Adriana Urmeneta. Euskalerria Irratian, 19:00etan. Doan 
    • Gau-pasa Kluba, Irati Jimenez. Katakraken, 20:00etan. Doan
  • Azaroak 6, ostirala
    • Umore-bakarrizketa eta dastaketa-esperientzia, Ane Lindane. Geltokin, 20:30ean. Prezioa: 25 euro
  • Azaroak 7, larunbata
    • Amour, Marie de Jongh. Familia-antzerkia. Pompelo Civivoxean, 19:00etan. Prezioak: 10 eta 8 euro
  • Azaroak 8, igandea
    • Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko, Gotzon Barandiaranen Galbahea liburuaren inguruko poesia eta musika. Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etan. Prezioak: 10 eta 8 euro 
  • Azaroak 10, asteartea
    • 1:1 Eskala, musika eta bertsolaritza Olatz Salvadorren eta Alaia Martinen eskutik. Laban, 19:30ean. Prezioak: 10 eta 8 euro 
  • Azaroak 12, osteguna
    • Amaitasunaren lorratzak, musika eta poesia Maddi Etxeberriaren eta Txomin Hegiren eskutik. Karrikirin, 19:30ean. Prezioak: 10 eta 8 euro
  • Azaroak 13, ostirala
    • Nogen. 10. urteurrena kontzertua. Gayarre antzokian, 20:00etan. Prezioak: 15 eta 12 euro 
  • Azaroak 14, larunbata
    • Aztarnak. Mihise gaineko dantza, Kresala Dantza Taldearen performancea. Udaletxe plazan, 12:30ean. Doan
    • Lur kontzertua, Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio. Pompelo Civivoxean, 19:30ean Prezioak: 10 eta 8 euro 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!