GELTOKI

Ane Lindane, Nora Vocal Trio eta Bitxodromoa Geltokiko azaroko agendan

Euskalerria Irratia

Hilabetero moduan Geltokiko kultur agendari errepasoa emango diogu, ohikoa denez ekitaldiz beterik datorrelako azaroa ere. Musikaz, gastronomiaz eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu oholtza gainean.

Hilabeteari hasiera emateko, Rosa Barasoain idazlearen Entre los árboles liburuaren aurkezpena antolatu dute azaroaren 4an. Liburuaren pasarteak irakurriko ditu egileak, zuzeneko musika entzuten den bitartean.
 
Azaroaren 6an berriz, Ane Lindaneren bakarrizketaz gozatzeko aukera izango dugu Iruñaldia zikloaren barruan. Arratsaldeko 20:30etik aurrera izango da eta afari goxoa dastatu ahal izango dute hurbiltzen direnek.
 
Azaroaren 12an, dastaketa konbinatua izango da 19:00etan. Bertan, ardo ekologikoa eta artisau-gazta eskainiko dira.
 
Hilaren 13an, REASen eskutik Auditoretza Sozialaren Festa ospatuko da eguerdian. Arratsaldeko zortzietan berriz, Nora Vocal Trio musika taldearen debuta ikusi ahal izango dugu oholtza gainean.
 
Azaroaren 19an eta EHGAM Nafarroak antolatutako Xoka-Jite disidenteak jardunaldien barruan, Bitxodromoa, kalaka queer gunea antolatu dute. Solas-dinamikak, DJa eta askari mundiala eskainiko zaizkie hurbiltzen direnei.
Azaroaren azkeneko astean, Lo imposible se hace realidad haurrentzako magia-ikuskizuna, Everybody needs... Insania! komedia eta musika ikuskizuna eta jauzi-saio bat antolatu ditu Geltokik.
 
Egutegia osorik dago ikusgai www.geltoki.red webgunean.
 
Euskalerria Irratiko Bigarren Solairua saioan Amets Aznarez, Geltokiko kultur programatzailea izan dugu gonbidatu, ekitaldi nagusiak errepasatzeko asmoz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!