Talaios kooperatiban software eta hardware libreen alde egiten dute, erabiltzaileek beren tresnak kontrolatu eta enpresa handien menpekotasuna murriztu ahal izateko. Ikuspegi hori gazteei hurbiltzeko, mugikorretarako aplikazioak modu errazean sortzeko tailerra eskaintzen dute.
Teknologia arriskuetatik soilik aurkeztu beharrean, tresnek nola funtzionatzen duten eta zer aukera eskaintzen dituzten ezagutzea proposatzen dute. Izan ere, euskarazko eduki eta baliabide digitalak gero eta gehiago dira eta sarean euskaraz aritzeko aukera horiek ezagutzera ematen jardunaldien helburuetako bat da.