Lasaiago bizi da Mintxo Garaikoetxea erretiroa hartu zuenetik. Urtarrilean utzi zuen Iruñeko Udal Txistularien Banda, eta, baita erizain lana ere. Orain bere denbora nahi bezala antolatzeko aukera du, eta han eta hemen dabil musika aitzakiatzat hartuta, sortzen diren aukerei helduz eta musikaz gozatzeko. «Kotizatzen ez diren gauzak» direla dio,esan du irriz.
Ez du, oraingoz, zaletasun berririk bilatu. Txistuarekin jarraitzea eta lasai bizitzea nahikoa du. Inoiz ez da estresatuta bizi izan, baina bandako jardunak bere betebeharrak zituen: igande goizetako dianak, udako dantzaldiak...
Iruñeko kaleak ondo ezagutzen ditu, hamarkada luzez ibili baita bertan. Kaleak nola aldatu diren galdetuta, erantzun du: "Lehen txistua hartuta festako erregea zinen", baina orain giroa erabat aldatu da eta bafleek lekua kendu diote txituari. "Batzuetan zaila txituari lekua egitea", esan du.
Udal bandako ordezkaritza Ainhoa Gonzalezek hartu du udan. Mintxok ez dio aholku berezirik eman behar izan. Haren esanetan, Gonzalezek badu gaitasuna eta maila, eta oso aktiboa da. Horregatik, ziur dago bere bidea egingo duela.