Sarean Euskaraz 2026

Bideojokoekin gozatzeko eta bideo-mappinga lantzeko aukera euskaraz

Euskalerria Irratia

Gazteak euskarazko unibertso digitalera hurbiltzea da Sarean Euskaraz jardunaldien helburua. Hainbat tailer eta solasaldi antolatu dituzte, tartean bideojokoen eta bideo-mappingaren ingurukoak

Game Erauntsia taldeko Joxeba Lizeagak euskarazko bideojokoen eskaintza ezagutarazten die gazteei, horietako askotan jolasteko aukera eskainiz. Iker Oiz, berriz, bideo-mappingaren bidez, irudiak eta teknologia uztartzeko aukera erakusten ari da. Bi tailerrek euskarazko sorkuntza digitala sustatzea dute helburu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!