Bere lehen urratsak Portland San Antonio mitikoan egin zituen Mindegiak, eta geroztik, Hungarian, Danimarkan, Polonian eta Frantzian jokatu du. Doneztebekoak 38 urte ditu gaur egun, eta bere ibilbideari etxean jarri nahi dio ginga. Presio berezia izango du orain, aita talde horretako bazkidea eta zale amorratua baitu.
Atzerrian pilatutako bizipen zein irakaspenez galdetuko diogu, bere ibilbidea gertutik ezagutzeko aukera eman digun solasaldian.