Lehen kontzerturako sarrera guztiak agortu dira, eta, horren aurrean, bigarren emanaldi bat antolatuko dute. La Pamplonesako egoitzan, bi taldeekin musikaz gozatzeko aukera izan dugu, baita kontzertuko zuzendari gonbidatua den Ane Legarretarekin hitz egiteko ere. Horrez gain, David Garnato Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteko lehendakaria ere izan dugu gure estudioan, ekimen honen garrantzia eta elkartasunaren balioa ezagutzeko.