‘Las Reinas Kanpina’, berea defendatu nahi duten hiru emakumeren inguruko komedia

Euskalerria Irratia

Ttipia Elkarteak eta La Cuerda Konpainiak elkarlanean prestatutako ‘Las Reinas Kanpina’ antzezlana taularatuko dute urriaren 19an Nafarroako Antzerki Eskolan

Batzuek mendia aukeratzen dute, beste batzuek, ordea, hondartza. Badira ahalik eta urrutien joan nahi dutenak eta milaka kilometro egiten dituztenak; beste batzuek, ordea, gertukoa ezagutzea nahiago dute. Batzuek hegazkinaren erosotasuna nahiago dute, furgoneta beste batzuek. Eta badira hotelak eta apartamentuak gogoko dituztenak... baina baita kanpinaren xarma maite dutenak ere. Oporrak... zein urrun ikusten ditugun orain!

Gure hurrengo protagonistek kanpina maite dute biziki. Hiru emakume dira, eta urteak eta urteak daramatzate kanpin berean udako oporrak pasatzen. Beren bigarren etxe bihurtu da. Baina aldaketak datoz kanpinera, jabez aldatu ostean. Ttipia Elkarteak eta La Cuerda konpainiak elkarlanean ondu zuten 'Las Reinas Kanpina' antzezlana. Urriaren 21ean taularatuko dute Nafarroako Antzerki Eskolan, arratsaldeko zazpietan, Antzerki Aroaren barruan. Eta obra honetaz hitz egiteko, 'Bigarren Solairuko' egongelara hurbildu da Olatz Beobide aktorea, hiru emakume horietako bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!