Faxistak, ultraeskuindarrak eta agitatzaileak. Nor da nor?

Euskalerria Irratia

Garai berrietara egokitzea bertutea bada, faxismoak ere jakin izan du garai berrietara moldatzen. Xabier Agirre filosofoa gurean izan da, eta hausnarketarako hainbat hari-mutur utzi dizkigu. Harekin batera, besteak beste, biolentziaren erabileraz, liderraren gurtzaz, teknokraziaz eta Ilustrazio ilunaz aritu gara.

Euskal Herrian, Iruñean, hasiko du bira Vito Quiles Espainiako eskuin muturreko ekintzaileak. Bisitaren aitzakipean Xabier Agirre filosofoa gurean izan da, eta ultraeskuin berriaren ideologiaz zenbait hausnarketa utzi dizkigu. Faximoak eta ultraeskuinak badituzte zenbait ezaugarri partekartzen dituztenak, baita zenbati osagai berri ere. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!