Kale Nagusiko estudioetatik kalera atera gara, aitzakia ederrarekin: AZ Sare Komunitarioko bi kiderekin, Mikel Gortarirekin eta Martin Zabarbidekin, hitzordua genuen. Mikrofonoa eskuan, Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditugu, Auzoenean hasi eta merkaturaino. Izan ere, azoka izango da urriaren 17ko jardunaldietan hizpide izango duten gaietako bat. «Ez dugu merkatu zentrifikaturik nahi», ohartarazi dute AZ Sare Komunitarioko kideek.
Merkatuaz gain, gentrifikazioaz eta turistifikazioaz ere hausnartuko dute jardunaldietan, baita auzokide berrien beharrez ere. Horien artean, kirolerako eta aisialdirako gune baten beharra nabarmendu dute.