Laura Aznal EH Bilduko hautagaia izango da 2027ko maiatzaren 23ko hauteskundeetan, eta gaur Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan izan da. Aznalek aitortu du “harriduraz” hartu dutela Geroa Baik azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begira egindako zerrenda bateratuaren proposamena, baina prest agertu da proposamena aztertzeko.
EH Bilduko ordezkariaren arabera, alderdi aurrerakoiek indartuta aterako dira azaroaren 29ko hauteskundeetatik. Geroa Baik zerrenda bateratu bat osatzeko egindako proposamenari dagokionez, Aznalek azaldu du “gauza batzuk argitu behar” dituztela lehenik eta gogora ekarri du, Javier Ollok EH Bilduri leporatu diola “bi proiektu ezberdin” defendatzea.
Aste honetan Euskalerria irratian Geroa Baiko Unai Hualdek esandakoak ere erantzun ditu. Azken honek esan zuen Uxue Barkos Madrileko kongresuan eserlekua ez duenetik inor ez duela Nafarroa defendatzen. Aznalek adierazi du Bel Pozuetak ere “modu bikainean” defendatu dituela Nafarroako kezkak eta interesak.