KIROLERRIA

Bada zer hobetu

Eñaut Agirrebengoa

Geldialdi luzea igandean amaituko da gizonen Osasunarentzat. Ramisen taldeak Betisen zelaian jokatuko, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Hobekuntza zantzuak erakusteko unea izango da, gorritxoek zalantza ugari piztu baitute denboraldiko lehen jardunaldietan.

Zaleak urduri daude; hainbeste, txistu hotsa entzun baita honezkero Sadarren. Talde sendoa zirudiena pitzatu egin da zeharo, eta sormena ez da inondik ageri. Bere txarrean, lorturiko uzta ez da horren makala izan: zortzi puntu zazpi partidatan.

Bulegoetan, bestalde, lurrikara eragin du Braulio Vazquezen ezusteko irteerak. Haren ezkutari leialak, Cata Prietako hartu du kirol zuzendari kargua. Erronka ugari izango ditu aurretik; besteak beste, egurrean jarraitzen duen Ante Budimirren kontratua berritzea.

Emakumeen taldeak ere proiektu berri bat abiatu du: kirol zuzendaritza Julen Borja eta Esti del Rioren esku geratu da, eta Roberto Perez da entrenatzaile berria.

Jokalari multzoan, ordea, aldaketa gutxi izan da, eta taldeak indartsu abiatu du denboraldia, lehen lau partidetan zortzi puntu bilduta. Larunbatean 0-6 irabazi zioten Athleticen bigarren taldeari.

Bada, hori guztia eta gehiago, Osasun-etxeko solasaldian. Denboraldi honetan kolaboratzaile berriak izango ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!