GELTOKI

Muxutruk, Porrotx eta Yogurinha Geltokiko urriko agendan

Euskalerria Irratia

Ohi bezala erakusketak, ekomerkatua, repair kafe, trastoteka lantegiak edota dastaketa konbinatuak ere antolatu ditu Geltokik

Hilabetero moduan Geltokiko kultur agendari errepasoa emango diogu, ohikoa denez ekitaldiz beterik datorrelako urria ere. Musikaz, gastronomiaz eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu oholtza gainean.

Hilabeteari hasiera emateko Ekotopaketa prestatu du Geltokik. Hilabete honetako gonbidatua, Ubuntu Gastronomikako Vicente Ursúa sukaldaria izango da. Hilabeteko lehenengo larunbatean egin ohi den Ekomerkatua antolatu dute urriaren 3an.

Hurrengo astean, dastaketa konbinatua antolatu dute, Naparbierreko garagardoa eta Maiziameko taloak dastatzeko aukera izango delarik. Eta Urriaren 9an Muxutruk igoko da Szenatoki programaren oholtza gainera. Bigarren hamabostaldian berriz, Porrotx eta Yogurinharen umeentzako emankizuna eta No soy tóximo ikuskizuna antzeztuko da.

Egutegia osorik www.geltoki.red webgunean. Euskalerria Irratiko Guardasola saioan Amets Aznarez, Geltokiko kultur programatzailea izan dugu gonbidatu, ekitaldi nagusiak errepasatzeko asmoz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!