Nekazaritzako Elikagaien arloko Transferentziaren eta Berrikuntzaren INTIA Katedrak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta INTIAk bultzatutakoak, Ikertzaileen Europako Gauean parte hartuko du aurten ere. Europako ekimen horrek herritarrei ikerketa hurbilduko die, partaidetza- eta dibulgazio-jardueren bidez. Irailaren 23an hasi zen egitaraua eta denetariko eskaintza dago, unavarra.es webgunean begiratu daitekeena.
Guardasola saioan ekimen horietako bati erreparatu diogu. Hain zuzen ere, Alerta baratzean: nork jaten ditu zure landareak? Izeneko tailerrean. Ba al dakigu nor dagoen gure fruta-arboletan agertzen diren kalteen atzean? Ezagutzen al ditugu baratzetako izurri nagusiak zeintzuk diren edota ba al dakigu baratzerako onuragarriak diren intsektuak ere badaudela? Gai horien inguruan mintzatuko dira irailaren 25ean Civicanen Carmen Goñi eta Noelia Telletxea ikerlariek. Euskalerria Irratiko Guardasola saioan Noelia Telletxea gonbidatu dugu, ekimenaren berri emateko.