Samira Calvo (Negu Gorriak): “Irainek eta mehatxuek ez dute gure lana etengo”

Euskalerria Irratia

Igandean Ceutan bizitako lintxamendua ekintza antolatua izan zela salatu du Negu Gorriak kolektiboak. Ceutan dauden etorkinei laguntza emateko arrazoi gehiago daudela uste du elkarteak.

Negu Gorriak kolektiboak hiru urte beteko ditu kalean dauden bizilagunei babesa ematen, Iruñean bereziki. Gurean bere lanak oihartzuna izan badu ere, azkeneko egunetan Ceutan izandako istiluengatik ezagutu dute Nafarroatik kanpo askok elkarte honen lana. Igande arratsaldean, manifestari talde batek Ceuta Ya alderdiko diputatu baten kotxea txikitu zuen manifestari talde batek, ustez Negu Gorriak elkarteko kideak zirelakoan. Erasotzaileek elkarretaratzea egin zuten Ceutako portuan, migratzaileentzako laguntza humanitarioarekin iritsi beharreko furgoneta erasotzeko asmoarekin. Ekintza antolatua eta sare sozialetatik okerreko informazioa zabalduz berotutakoa. Euskalerria Irratiko Guardasola saioan Samira Calvo, Negu Gorriak-Derecho a techo elkarteko kidearekin hitz egin dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!