Gezurrak hainbat motatakoak izan daitezke, haien helburuaren, testuinguruaren eta eragiten duten kaltearen arabera: Gezur sozialak edota babesgarriak, asmo txarrekoak edota interesatuak, egiaren deformazioak edota patologiari lotutakoak. Danel Galdaerak berriz dio egia itsusia dela. Mingarria ere izan daiteke. Bere ikuskizun berrian egia eta gezurraren inguruan hausnartzeko aukera izango dugu, ongi pasatzen dugun bitartean. Ostegunean, Laban taularatuko du Danel Galdaerak Egia itsusia da ikuskizun berria. Arratsaldeko zazpietan izango da eta aurretik, Euskalerria Irratiko Guardasola saiora gonbidatu dugu, egiaz eta gezurraz mintzatzera.