Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) irailaren 30ean emango dio hasiera ikasturte berriari. Eskaintza zabalarekin egingo du. Zazpi ikastaro eta aurrez aurreko jardunaldi bat antolatu ditu.
Irailaren 30ean hasiko dira Arreta gabeziaren nahasmendua hiperaktibitatearekin (AGNH) duten pertsonei arreta, Material digital irisgarrien sorrera eta Irakurketa erraza: irakurmenaren eta ulermenaren gozamena suspertzeko idazketa eta dinamizatzeko teknikak izeneko online ikastaroak.
Urriaren 3an berriz, aurrez aurreko jardunaldia antolatu dute Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean: Ikasgelak bazterretatik eraikitzen. “Bigarren hezkuntzako hezkuntza-komunitateak bazterretako gorputzen gainean eta ikasgelan gertatzen diren dinamika baztertzaileei buruz pentsatzeko topagune bat sortzea da gure asmoa”, adierazi digu Eider Goiburu Morenok, jardunaldiko koordinatzaileak.
Pedagogian doktorea eta UEuren goi ikastegiko irakasle eta ikertzailea da. Ikasgeletan baztertuak diren gorputzak eramango dira erdigunera. Haien esperientzia eta proposamenak jasoko dira eta irakasleak bazterretatik eraikitzen duten eraikitzeko duten ardurari eta ahalmenari buruz hausnartuko dute parte hartzaileek.
Jardunaldiaren hasieran gorputz baztertuen esperientzia eta hausnarketak partekatuko dituzte. Jarraian, Zapalduen antzerkian oinarritutako metodologiaren bitartez bigarren hezkuntzako irakasleek izan dezaketen eragina eta eraldatzeko ahalmena arakatuko dituzte. Ondorioak, bertsotan aterako dituzte.
Urriaren ere eskaintza zabala du UEUk: Ingeniaritza erronkak haur eta lehen hezkuntzan, Bullynga eta cyberbullynga: detekzioa eta esku-hartzea, Irakaslearen ongizatea hezkuntza paradigma berrietan: higadura profesionalari aurre egiteko tresnak eta Ikasgela kulturaz blaitu ikastaroak.
Izena emateko epea irekita dago irailaren 28a arte. Informazio guztia www.ueu.eus webgunean.
Edurne Koch, UEU Nafarroako arduraduna izan dugu gonbidatu Guardasola saioan udazkeneko eskaintza berriaz mintzatzeko.