Iruñeko Udalarekin elkarlanean hirugarrenez martxan jarri dute Taldeka ekimena Karmele Oterosek eta Oihane Macguinnessek. Helburua, hiriko kultura eta arte-bizitza ezagutzea, eta hurbilpena egitea inguruko kultura garaikidera. Horretarako, tokiko artistekin topaketak zein erakusketetara bisitak eta kultura-ekitaldiak antolatuko dira.
Era berean, elkarrizketarako eta sorkuntza kolektiborako espazioak sortuko dituzte, eta parte-hartzaileek aukera izango dute jarduera kulturalak proposatzeko, ideiak partekatzeko eta proiektu artistikoetan parte hartzeko. Betiere, antolatzaileek nabarmendu dute taldearen nahietara egokitu eta moldatuko dituztela jarduerak. Aurten gainera, identitatearen kontzeptua izango da jardunaren ildo nagusia eta beraz gazteek sortzen duten guztian islatuko dena.
Taldeka programaren hirugarren edizioan izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da. Parte-hartzaileak 10 eta 15 kide bitarteko bi taldetan banatuko dira adinaren arabera: 15 eta 17 urte bitarte dituztenak eta 18 eta 21 urte bitartekoak. Ziudadelako Arma aretoan egingo dira saioak ostegunetan, hamabost egunean behin eta 17:30etik 20:30era. Urritik martxora bitartean iraungo du programak. Informazio guztia Iruñea Kultura da webgunean.
Euskalerria Irratiko Guardasola saiora hurbildu dira Taldeka ekimeneko dinamizatzaileak diren Oihane Macguinness eta Karmele Oteros.