Mikel Baztan (Landare): “Gure dendetan ez dugu produktu toxikorik saltzen”

Euskalerria Irratia

Landare Elkarteak 1,4 hektareako zabalera duen Eko Arantzadi izeneko baratze proiektua jarri du martxan Iruñeko Udalarekin elkarlanean

Landare, produktu ekologikoen kontsumitzaile elkartea da. 1992an sortu zen eta 3.500 bazkide inguru ditu egun.  3000 produktu inguru saltzen dituzte Arrotxapea auzoan eta Atarrabian dituzten bi dendetan. Helburua: kontsumo ekologikoa egitea, gertuko ekoizleekin elkarlanean aritzea eta gure inguruko nekazari eta abeltzainei babesa ematea.

34 urteko ibilbidea eta gero, indartsu dago Landare. Martxan jarri duten azken proiektua Eko Arantzadi izeneko baratzea da. Horrek esan nahi du ekoizlean bihurtu dela landare. Hori bai, ez dira izango haien ekoizleen konpetentzia eta soilik dendetan orain ez dituzten produktuak ekoitziko dituzte.

Landare elkartearen inguruan eta orain berri martxan jarri dituzten proiektu berrien inguruan mintzatzeko, Guardasola saiora hurbildu zaigu Mikel Baztan, Landare elkarteko kidea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!