Herri bat hezitzailea dena, Hezkuntza bera zaintza gisa hartzen duena, eta zaintzari adiera hezitzailea aitortzen diona. Hezkuntza komunitatean ari diren eragile guztiak parte hartzera, gorputza jartzera, gonbidatzen dituena. Haurrak ez ezik, helduak ere heziko dituena. Euskaraz eta euskaratik eginen duena. Natura eta hark eman diezagukeen ezagutza aintzat hartuko dituena. Hezkuntza askeago bat, jendarteratzeko balioko duena, jendarte feminista, euskalduna, antikapitalista, ekologista eta, azken finean, demokratikoa izanen dena.
Horrelako hezkuntza bat oinarrian izanen duen utopia eraiki du Nora Salbotx hezitzaileak, Txalapartaren eskutik plazaratu duen HEZITOPIA azken lanean.
Irailaren 10ean aurkeztuko du liburua jendaurrean, baina hori baino lehen Euskalerria Irratiko Guardasola saioan solas egiteko tartea ere hartu du.