Iruñeko Udaltzaingoa Arrotxapea auzoko Muskerra gimnasio komunala husten ari da une honetan. Hala salatu dute sare sozialen bidez El Hadji gune autogestionatuak eta Arriasko Gazte Langileen Asanbladak.
Herritarrak Marcelo Zelaieta kaleko 74. zenbakira bertaratzeko deia egin dute Arrotxapeko bi kolektiboek. Muskerra izeneko espazio okupatua joan den otsailaren amaieran ireki zuten El Hadji guneko kideek, eta ordutik doako kirol-jarduerak eta entrenamenduak eskaintzen aritu dira.