Egile berrientzako euskarazko XXXVI. literatur lehiaketa martxan da

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 21a

Argazkia: Iruñeko Udala

Iruñeko Udalak bultzatuta, poesia eta narrazio modalitateetan parte hartzeko aukera izango da urriaren 26ra arte

Nafarroan jaio edo bertan bizi diren egileei zuzenduta dago, eta jatorrizko, gai libreko eta argitaratu gabeko lan bakarra aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzean, urriaren 26ra arte.

Poesiako modalitatean, lanek gutxienez 200 bertso izan behar dituzte, eta narrazioek, gutxienez, 15 orrialde. Lehen saria 2.500 eurokoa da, bigarrena, 1.000 eurokoa eta hirugarrena, 500 eurokoa, eta aipamenak 500 euroz hornituta daude.

Egileek ezin izanen dute lanik aurkeztu, beren izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu edota aurreko bi ediziotan modalitate berean lehen saria jaso badute.

Lehiaketaren epaimahaiko kide izango dira Inma Errea Cleix idazle eta itzultzailea, Ángel Erro Jiménez poeta eta itzultzailea eta Izaskun Etxeberria Zufiaurre idazle eta irakaslea.

Saria ordainduta, Iruñeko Udalak saritutako obra argitaratzeko aukera eskuratuko du. Lehiaketaren oinarriak Iruñeko Udaleko webgunean daude ikusgai eta lanak aurkezteko epea, urriaren 26an amaitzen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!