SANFERMINTZA 2026

Amaiur Feliu (Zaldi Zuria): “Festaren erdigunean egonda ere, giro lasaia eta atsegina eskaintzen dugu”

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 13a

Urtero moduan, Euskalerria Irratiko Sanfermintza saioa Iruñeko Zaldi Zuritik egin dugu zuzenean. Bermuta lasaitasunez hartzeko toki paregabea

Nekatuta eta pozik aldi berean. Amaiur Feliu, Zaldi Zuriko arduradunak jaien balorazio ona egin du. “Jende asko hurbildu da. Lanez lepo ibili gara, baina oso pozik gaude. Festaren erdigunean gaude, baina oso giro atsegina eta lasaia dago beti Zaldi Zurian”.

Sanferminak igarota ez dute denbora gehiegi izango atseden hartzeko. Izan ere, uda guztian zehar antolatutako kontzertu zikloaren barruan, Las Jirafas taldearen emanaldia antolatu dute uztailaren 16rako.

Euskalerria Irratiko lan taldearen izenean eskerrak eman nahi dizkiogu Amaiurri eta Zaldi Zuriko langile guztiei, beste behin ere terrazan saioa zuzenean egiteko aukera emateagatik. Mila esker!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!