Joseba Asiron: "Jaiak eta hiria bera moldatu beharko ditugu datorren aldaketa klimatikoari"

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 10a

Salaketak %30 jaitsi eta atxiloketak %12 hazi dira aurtengo Sanferminetan Asironek azaldu duenez.

Sanferminen ekuadorrera iritsita, balorazio baikorra egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak. Nabarmendu du jaiak "parte-hartze oso handiarekin" eta "normaltasun handiz" igarotzen ari direla. Ostegunera arte, 280.000 lagun inguru bildu dira kontzertuetan, 140.000 ikuslek zuzenean jarraitu dituzte su artifizialak, eta hiri garraioak 945.000 bidaia zenbatu ditu.

Segurtasunari dagokionez ere datuak baikorrak direla adierazi du alkateak. Lapurreten salaketak %30 inguru jaitsi dira, eta, aldi berean, atxiloketak %12 handitu dira; Asironen ustez, horrek erakusten du delituen aurkako jarduna eraginkorragoa dela.

Indarkeria matxistari dagokionez, orain arte ukitzeengatiko bederatzi eraso sexista eta zortzi atxilotu zenbatu dituzte. Hala ere, alkateak azpimarratu du helburu bakarra "zero eraso" lortzea dela, eta gogorarazi du emakumeen eskubideak ez direla eten behar jaietan ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!