Euskararen ofizialtasunaren esparrua zabaltzea ezinbestekotzat jo du Hualdek, etorkizuneko aurrerapausoak eman ahal izateko. Nolanahi ere, legegintzaldi honetan egindako urratsak balioan jarri ditu, eta Foru Hobekuntzaren eguneraketak datozen erronkei behar bezala erantzungo dielako itxaropena agertu du.
Legegintzaldia Santos Cerdanen auziak eta PSNren inguruko ustelkeria kasuak ikertzeko batzordeak baldintzatu dutela onartu du. Hala ere, 22 foru lege onartu direla nabarmendu du, eta datorren ikasturtean gazteria, industria, osasuna, despopulazioa eta landa garapena ardatz izango dituzten lege berriak lantzeko asmoa dutela azaldu. Gobernuaren helburua da ekimen horiek martxoko hauteskundeak baino lehen onartzea, EH Bilduren babesarekin.