Anne Etchegoyenek kontzertua eskaini du gaur goizean, uztailaren 8an, Iruñeko zezen plazan, Sanferminetako egitarauaren barnean. Bertan aurkeztu du KCANTÀ izeneko bere single berria, irailaren 25ean argitaratuko duen diskoaren aurrerapena.
Lanak hizkuntza gutxituen eta eskualdeko hizkuntzen balioa aldarrikatzen du, eta zazpi hizkuntzatako artistek parte hartu dute bertan, tartean euskara, bretoiera, korsikera, okzitaniera eta kreolera. Etchegoyenek azaldu du proiektuaren helburua dela hizkuntza horiek gaur egungo sorkuntzaren erdigunean jartzea eta belaunaldien arteko transmisioa indartzea. Disko berrian nazioarteko hainbat artistaren kolaborazioak ere bilduko ditu.
Irailaren argitaratuko den diskoan kultur nortasun anitzeko artistak bildu dituzte: Euskal Herria, Katalunia, Galizia, Bretainia, Okzitania, Korsika, Alsazia eta Martinika, besteak beste. Anne Etchegoyenek Patxi Garat, Itziar Ituño, Leire Martínez, Francis Cabrel, Xoel López, Claire Keim, Cali, Dan Ar Braz eta beste hainbat musikarirekin partekatuko du lana.