78ko sanferminek badute gazi-gozotik gehiegi. German Rodriguez polizia tiro batek hil zuen urte hartan, duela 48 urte. 23 urteko gazte ekintzailea zezen plazan sortu ziren istiluen artean hil zuten. Amnistiaren aldeko pankarta bat zabaldu zela aitzakia hartuta sartu zen bertara. Istilu larriak eragin zituen poliziak: 150 zauritu baino gehiago utzi zituen egun hartan, horietako 11 balaz, eta 23 urte zituen German Rodriguezen heriotza eraginez. Poliziaren bala batek buruan jo zion, Karlos III. etorbidearen eta Orreaga kalea gurutzatzen diren lekuan, egun, haren omenezko oroitarria dagoen tokian berean.
Iruñeko peñek eta hainbat elkartek antolatuta, urtero gaurko egunez German Rodriguezen oroitarrian omenaldia egiten diote. Gaur ere, 13:00etan eginen diote omenaldia.
Sanfermintza saioa, German Rodriguezen omenaldian
78ko sanferminak gogoan plataformako kide Josu Txueka izanen dute Euskalerria Irratiko lankideek gonbidatu Zaldi Zuriko txokoan, Sanfermintza saioan eta zuzen- zuzenean izanen dira baita omenaldian ere: han Sabino Cuadrarekin hitz egiteko aukera izanen dute irratiko kideek.