Beste behin ere hemen dira Donibane auzoko jaiak. Ekainaren 19tik 21era hamarnaka ekitaldi antolatu ditu Jai Batzordeak. Antolatzaileen artean Irati Zuñiga dago: "Hilabeteetako lanaren emaitza da prestatu dugun egitaraua. Adin guztietarako ekitaldiak antolatu ditugu. Kalea izango da protagonista nagusia".
Auzoko inauterien antolatzaileek emango diote hasiera jaiari ekainaren 19an, 50 urte daramatelako jaia antolatzen. Aurretik, gazteen eguna ospatuko da ostegunean. Asteburuan zehar kontzertu desberdinak egongo dira eta baita ohikoa den Kalderete lehiaketa, erraldoiak, buruhandiak, zezen gurpildunak edota puzgarriak. Berritasunen artean, belaunaldiarteko talentu lehiaketa. "Auzoak edozein abilezia duen orori egiten diogu gonbitea. Ongi kantatzen badute, txisteak kontatzen trebeak badira... denetarik onartzen dugu lehiaketa honetan".
Jaigunearen muntaketa egin aurretik, Euskalerria Irratiko estudiotik igaro da Irati Zuñiga Jai Batzordeko kidea.