KIROLERRIA

Lemazain berri baten bila

Eñaut Agirrebengoa 2026ko ekainaren 1a

Boligrafo gorria hartu, eta denboraldiko notak jarri dizkiogu Osasunari. Alessio Lisciren tokia hartzeko hautagai posibleez ere mintzatu gara

Osasunaren denboraldi bukaera kaskarrak ondorioak ekarri ditu. Braulio Vazquez kirol zuzendariaren esanetan, taldeak pizgarri baten beharra dauka, eta katarsia eragiteko, entrenatzailez aldatzea erabaki du. Alessio Lisciren aroa amaitu da Iruñean, eta klub gorritxoak prestatzaile berria hautatzeko castinga abiatu du.

Bada, gaur, Osasun-etxean, azken astean aipatu diren hautagaiez mintzatuko gara. Indarra hartu du Carles Martinez Novellen aukerak, baina beste zenbait talde ere teknikari kataluniarraren atzetik dabiltza. Imanol Alguacil izan zen prentsan agertu zen lehen hautagaia, eta Beñat San Joseren eta Jagoba Arrasate beraren izenak ere aipatu dira. Ordea, ez du ematen Osasunaren hurrengo entrenatzailea euskal herritarra izango denik.

Etorkizunari begiratu aurretik, ordea, denboraldiko notak ipiniko dizkiogu Alessio Liscik gidatu duen Osasunari. Hasierako ilusioa ezerezean geratu da, eta Europako leihoa zabalik egon den arren, azkenerako Osasunak gorriak eta bi ikusi behar izan ditu onenen artean jarraitzeko. Braulioren esanetan, anbizioa baino gehiago, umiltasuna falta izan zaio taldeari.

Bada, Kirolerria saioan, beren analisi propioa egin dute gure ohiko gonbidatuek, Oier Zumarraga eta Ane Martiarena kazetariek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!