Amaitu da denboraldia emakumeen Osasunarentzat. Josu Dominguezen taldeak Lehen Mailara igotzeko playoffak jokatu ditu, baina ezin izan du Vila-real kanporatu. Joaneko partidan 1-2 galdu zuten gorritxoek, eta igandean, urpekari horiak 3-1 garaitu zituen. Hori horrela, elitean jokatzeko ametsa bete ezinik jarraitzen du Osasunak.
Denboraldi honi ekin aurretik goitik behera aldatu zuen taldea, eta gerora, oso ibili gorabeheratsua izan du. Alde horretatik, sari polita izan da playoffak jokatu ahal izatea. Baina jokalariak pozik al daude egindako lanarekin? Erantzuna, Irati Igoari Kirolerrian egin diogun elkarrizketan.