ERREBER

White Carters, funk soinu modernoa ardatz duen taldea

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 14a

Musikenen ikasitako zazpi musikarik osatzen dute White Carters taldea. Maiatzaren 15ean Laban eskainiko dute kontzertua 20:30ean

Sustrai afroamerikarretan oinarritutako musika du abiapuntu White Carters taldeak, eta gaur egungo Funk-aren soinura jauzi egiten du. Donostiako Musikenen ikasi eta trebatutako gazteez osatuta dago taldea: Xabier Aguado tronpetan, Izan Quintela saxofoian, Oier Alberdi eta Iker Toribio gitarran, Cristina Pascual baxuan, Alejandra Bartolome kantuan eta Ager Alzola baterian eta koruetan.

Bertsioak egiten hasi ziren eta orain abesti propioak sortzen hasi dira. Urtarrilean Dayum abestia kaleratu zuten eta duela hilabete Tunais Denais. Beren lehenengo diskoa ere prestatzen ari dira, irailean kaleratuko dena.

Maiatzaren 15ean Laban entzuteko aukera izango dugu. Irrintzi Plazara hurbildu da Ager Alzola taldeko kidea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!