Borja Izagirre Iruñeko zinegotziari bizikletak alokatzeko aukeraz ere galdetu diogu. Bertan behera geratu zen zerbitzua duela zenbait hilabete. Berriz ere, irailean, martxan jarri nahiko lukete hain arrakasta handia izan duela ikusita. "Ride On enpresaren arduragabekeria eta utzikeria dago blokeo honen atzean". Iruñerriko hainbat udalekin abiatu nahi dute proiektu berria. "Txirrindula gehiago eta aparkarzeko oinarri gehiago ipini behar dira hiriburuan eta periferian. Bidegorriak ere luzatu beharko dira".