BARATZONDO

Mendillorriko Herri Baratzaren sorrera ospatzeko festa ekainaren 13an

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 6a

Aitor Gartzia eta Eider Etxeberria @lamutilhuertako kideak ekainaren 13an ospatuko duten Baratza Festaz mintzatu dira Irrintzi Plazako Baratzondo atalean

Baratzondo ataleko kideek prest dute jada haien baratzea udaberri sasoirako. Artoa eta babarrunak landatu zituzten eta hazitegiak prest daude. Maiatzaren 15etik aurrera auzolanean landatuko dituzte gainerako produktuak. Bestetik, Nafarroako Gazteria Institutuaren laguntzari esker proiektu berri bat dute eskuartean @lamutilhuertako kideak. Mendillorri auzoan martxan jarriko duten herri baratzari bizia emateko komunitatea sortuko dute. Eta proiektuaren hasiera behar bezala ospatzeko Baratza Festa antolatu dute ekainaren 13an. Euskal Herriko ekoizle, nekazari eta abeltzain gazteak bilduko dituzte bertan. Irrintzi Plaza saioan, Aitor Gartziak eta Eider Etxeberriak beren baratzeko nobedade guztiak kontatu dizkigute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!