Txalaparta Topaketa, maiatzaren 9an Iruñean

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 4a

Alde Zaharrean barna ibiliko dira txalapartariak kalejiran eta egunean zehar Txalapardown, Buztintxala, Zu eta Ni? edota Txalamako taldeen emanaldiak aurreikusi dira

Txalaparta doinuan nonahi entzungo dira larunbatean Iruñeko Alde Zaharrean. Iruñeko 21. Txalaparta topaketa antolatu dute Nafarroako hainbat txalapartarik eta egitarau zabala prestatu dute. Hamaiketakoa Arranon hartuko dute, Iruñeko Txalapardown taldearen laguntzarekin. Ondoren, kalejira abiatuko dute albokarien laguntzarekin artxibo ingurura. Bertan, Buztintxala taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek. Bermutaren orduan, Tarragonatik etorritako Txek taldeak alaituko du Zaldiko Maldiko elkartea. Bazkariaren ostean, azkeneko urtean joan diren hainbat txalapartari omenduko dituzte. Arratsaldean, hiru emankizun antolatu dituzte: Laban, Lizarrara Txalaparta elkartea arituko da; Piparrikan, Zu eta ni?; eta azkenik, Montonen, Txalamakok eta DJ Jo ta txok emango diote bukaera jardunaldiari.

Euskalerria Irratiko Irrintzi Plaza programan Anai Ganbra eta Galo Santamaria gonbidatu ditugu, egitaraua aletzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!