GELTOKI

Danbanné, Gozatu Gospel eta Inprofestakzioa taldeen emanaldiak Geltokiko maiatzeko agendan

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 4a

Ohi bezala ekomerkatua, repair kafe, trastoteka lantegiak edota dastaketa konbinatuak ere antolatu ditu Geltokik

Hilabetero moduan Geltokiko kultur agendari errepasoa emango diogu, ohikoa denez ekitaldiz beterik datorrelako maiatza ere. Musikaz eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu oholtza gainean. Maiatzaren 8an, Danbanné taldearen kontzertu akustikoa antolatu dute. Oso eragin desberdinetako soinu eta erritmoak uztartzen dituen talde bat da, Jazz, Blues, Funk eta musika herrikoia bezalako elementuak batuz. Maiatzaren 15ean berriz, Gozatu Gospelen txanda izango da. Jarraian, Inprofektazioa euskarazko antzerki inprobisatuaz disfrutatzeko aukera izango dugu. Horrekin batera, hilabetero antolatzen dituzten, repair kafe, trastoteka lantegiak edota dastaketa konbinatuak ere izango dira.

Irrintzi Plazan Amets Aznarez Geltokiko kultura programatzailea gonbidatu dugu agendaren inguruko xehetasunak jasotzeko. Informazio guztia www.geltoki.red webgunean aurkituko duzue.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!