LGTBI+fobiak ez du etenik: iaz 44 gorroto eraso salatu zituzten Iruñean

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 29a

LGTBIfobiak gora egin zuen iaz, bikoiztu egin dira lesbiana, gay edo pertsona transgeneroekiko izandako gorroto jarrerak. Iaz, guztira 44 intzidentzia erregistratu ziren hirian, 2023an baino 11 gehiago hala jaso du Iruñeko Udaleko Behatokiak. Eta nabarmentzen da era berean oso kasu gutxi salatzen direla, alegia, askoz kasu gehiago daudela. 

Iruñeko LGTBIfobia "iraunkorra da, ez puntuala, dimentsio anitzekoa (hitzezkoa, sinbolikoa, fisikoa, instituzionala), osagai transfobiko nabarmena du eta zigorgabetasunak eta normalizazio sozialak indartzen dutela jaso du Behatokiko txostenak. Gainera, nabarmentzekoa da 2025ean Iruñean kokatutako zerbitzu publikoek, Harrotuk eta Kattalingunek, gorabehera "kopuru esanguratsua" izan zutela. Espazio horietako langileek "irainak eta oihuak jasaten dituzte kanpotik, eta gorroto-diskurtso luze eta oso oldarkorrak ere bai.

Indarkeria fisikoa eta sinbolikoa

Oro har, uztaila izan zen gertakari gehien izan zituen hilabetea, kasuen % 25 (11) eta % 50 espazio publikoan gertatu ziren. Auzoka, Alde Zaharra izan da istilu gehien izan dituen auzoa, % 38,6 (17), eta ondoren Mendillorri, % 13,6 (6). 44 intzidentzietan jasotako 80 indarkeria-motetatik, 8k ( % 9,8) indarkeria fisikoa izan dute, eta 5ek ( % 6,1) espaziotik kanporatzea ekarri dute. % 50 baino gehiago hitzezkoak edo sinbolikoak izan dira (hala nola sinbologia faxista edo nazia duten pintadak, kartelak, LGTBI+ bankuen suntsipenak). Kasuen % 71n erasotzailea gizonezkoa izan zen (31), gehienetan ezezaguna biktimarentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!