SAIO BEREZIA

Amaiur Ikastolak 40 urte

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 24a

Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa zuzenean egin dugu Iturrama auzoko Amaiur Ikastolatik

Iruñeko hirugarren zabalgunean kokatuta dagoen Iturrama auzoan izan da Euskalerria Irratia gaur. Amaiur Ikastolak 40 urte bete ditu eta horren kontura bi orduko saioa egin dugu bertatik. Ikastetxea osatzen duten komunitateko kide hainbat izan ditugu gure artean: Maider Aldaia zuzendaria eta Amaia Faber ikasketa burua; Ana Iribar eta Ixabel Jauregi irakasle ohiak; Haritz Pascual Atariandia Kultur Elkarteko kidea; Pello Eguren eta Expe Iriarte zuzendari ohiak; Mikel Alzorriz eta Iñaki Valverde gurasoak eta haiekin batera Markel Flores eta Martin Ziriza kantari eta ikasle izandakoak. Ikastolako LH 4, LH 5 eta LH 6 mailetako ikasleekin hitz egiteko aukera ere izan dugu.

Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saio berezia hemen duzue entzungai!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!