Mikel Soto: “Jon Mirande depresioan zegoenean nazia zen, eta ongi zegoenean abertzalea”

Inhar Iraizotz 2026ko apirilaren 15a

Bretainiako abertzaleekin izandako harremanek eragin sakona izan zuten Jon Miranderen pentsamenduan eta obran. Mikel Soto historialari eta idazle nafarrak Mirande. Herriminez, ezin-minez saiakeran jaso du hori; bertan, Miranderen argitaratu gabeko lanak berreskuratu eta haren izaera sakon aztertu du.

Abertzale bretoiekin izandako harremana “erabakigarria” izan zen Jon Miranderen pentsamoldea moldatzeko, Mikel Sotok dioenez. XX. mendeko euskal idazle esanguratsu eta polemikoaren lanetan gai eta ikuspegi anitz gurutzatzen dira, besteak beste paganismoa, abertzaletasuna eta sexualitatearen inguruko auzi konplexuak. Sotok Miranderen irudi ahalik eta osoena eta fidelenetakoa eskaintzeko apustua egin du Mirande. Herriminez, ezin-minez saiakeran.

Jon Mirande XX. mendeko euskal idazle eta olerkari nabarmenetako bat izan zen, eta euskal literaturan molde modernoago eta abangoardisten sarrera bultzatu zuten egileetako bat ere bai. Sotok Miranderen ipuin, gutun eta poema argitaragabeak berreskuratu ditu, eta Miranderen pentsamenduaren irakurketa xehea proposatzen du. Nafar jatorriko idazlea da Soto, historian lizentziatua, eta hamahiru urtez Txalaparta argitaletxeko editore izan zena.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!