agenda

Xake eta gazta dastaketa, bakarrizketak, TribiaLaba eta askoz gehiago Labako apirileko egitarauan

Miren Mindegia 2026ko apirilaren 1a

Apirilaren 13an Txis An Txes, xake lehiaketa azkarra eta gazta dastaketa uztartuko dituen ekitaldia eginen da, Handala Palestina laguntzen duen elkartearentzat dirua biltzeko

Apirilaren atarian, ekitaldiz lepo dator beste behin Labako egutegia. Hasteko, apirilaren 13an, astelehenarekin, xakea eta gazta dastaketa uztartuko dituen jarduera berritzailea izanen da: Txes An Txis. Xakean aritu eta bertako gazta dastatzeaz gain, Palestinara laguntza bideratzen duen Handala elkartearentzat bideratuko da diru-irabazia. Izen-ematea irekita dago oraindik, Beñat Lopez Labako koordinatzaileak argitu moduan. Horretaz gain, hilabetean zehar Labako jarduera eta ziklo finkoek jarraipena izango dute: Labea bakarrizketa probalekua, TribiaLaba eta Ongi Etorri Iruñera jardueren inguruan aritu gara Lopezekin. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!