Aurten iragarritako lege berrien arabera, Hego Euskal Herriko 16 urtetik beherako adingabeek ezingo dituzte sare sozialak erabili eta 15 urtetik beherakoek Ipar Euskal Herrian. Baina, nola bermatuko dute neurri hauek betetzen direla? Sare sozialek gazteei eta helduei eragiten diete, eta azken berrien arabera, mendekotasuna sor dezakete. Nola diseinatzen dira erabiltzaileengan lotura hori lortzeko eta zein helbururekin?
Eta egungo pantailak telebista eta mugikorretatik haratago doaz. Iruñeko kaleetan gero eta pantaila gehiago ikusten ditugu. Bertan, udalaren mezu instituzionalak agertzen dira baina, sare sozialetan eta unibertso digitalean presentzia handia duen publizitatea ere, euskarri hauetan agertzen da. Martintxo argi eta mugimenduz beteriko kutxa hauei erreparatu die.