Joseba Asiron: "EH Bildu lehen indar bihurtzea posible ikusten dut, Iruñean"

Euskalerria Irratia 2026ko otsailaren 19a

Joseba Asiron alkateari elkarrizketa egin diogu Iruñeko udaletxean bertan. Hiriko gaurkotasun politikoaz eta proiektu zehatzez aritu gara solasean. Baikor azaldu da Asiron udalaren martxarekin eta Iruñearen egungo egoerarekin. Eskuinarekin zubi guztiak hautsita dauden bitartean, sozialistekin harreman estua eta adostasun maila handia dutela nabarmendu du. Datozen legealdiotan ez du eskuina berriro udal agintaritzan ikusten. UPNk 3000 botoko aldea atera zion EH Bilduri. "Hurrengo hauteskundeetan, koalizio subiranista lehen indar bihurtzea posible ikusten dut".

Erorien Monumentua eta ikur faxista horren etorkizunaz ere aritu gara. Eraikuntza honen adieraberritzeaz udalak emaniko pausuak gogora ekarri nahi izan ditu alkateak. "Ez da guk nahiko genukeen proektua, haratago joan nahiko genuke baina bestelako aritmetika politikorik ez dago". Bestalde, Joseba Asiron alkateak aipatu du hiriko alde zaharra eta bigarren zabalgunea lotuko dituen Sarasate pasealekuan lanak hasita daudela eta, gauzak ongi, urte eta erdiz luzatuko direla. Donapeako auzo berriak etxebizitzaren arazoa arinduko duelakoan dago. Sanduzelaiko biribilgunean ibilgailuak lurrazpitik bideratzea auzoa batzeko lagungarria izanen dela dio. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!