Xabier Urizar iruindarrari amarengandik datorkio txokolatearekiko zaletasuna. Bere familiak, Ermitagañako merkatuan, gozotegi bat zuen eta txikitatik esku artean izan ditu. Italiara joan zen sommelier titulua ateratzera eta txokolatean espezializatu zen. Bere helburua hasiera batean ez zen lanbide bilakatzea, baina denborarekin bere marka propioa sortu zuen: Xabi Cacao Tasting. Esperientzia sentsorialak, dastaketak eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu.
Metropoli Forala saiora hurbildu da, motxila txokolatez beteta, eta berarekin dastaketa berezia egin dugu.