BARATZONDO

Lurra udaberrirako prestatzeko garaia

Euskalerria Irratia 2026ko otsailaren 2a

Aitor Garzia @mutilhuerta-ko kideak azkeneko asteetan baratzean egindako lanak eta aurrerapenak errepasatu ditu Baratzondo atalean

Azaroaren bukaeran hitz egin genuen azkeneko aldiz @lamutilhuerta-ko lagunekin Baratzondo atalean. Ordutik hona lan handia egin dute Ollokin lantzen duten lursailean. Zehazki, lurzorua prestatzen aritu dira ahalik eta uzta gehien jasotzeko udaberrian eta udan. Garziak kontatu digu zenbait landarek nitrogenoa finkatzen dutela lurrean eta honek aberasten duela lurzorua, bakteriekin sinbiosia eginez. Babak eta ilarrak landatu dituzte, ilargira begira. Nekazaritza birsortzaileaz ere mintzatu da Aitor Garzia Irrintzi Plazako Baratzondo atalean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!