ZINEMA

Aitor Elduaien: “Euskal ekoizle eta emakumeen presentzia handitu da ‘Mendi Tour’ zikloan”

Euskalerria Irratia 2026ko otsailaren 2a

Otsailaren 2tik 5era ‘Mendi Tour’ zikloa egongo da ikusgai Golem Baiona zinema aretoetan. Guztira 12 film eta dokumental proiektatuko dira.

Hamaikagarrenez iritsi da Iruñera Mendi Tour zikloa, Golem Baiona zinema aretoetara. Alpinismoa, eskalada, eskia, mendi lasterketak, espeleologia, parapentearen inguruko 12 pelikula programatu dira, joan den abenduan BBK Mendi Film Bilbo Bizkaia jaialdian sarituak eta nabarmenduak izan zirenak. Gidoi bikainak, argazki ederrak, inspiratzeko soinu-bandak… hain modan dagoen genero zinematografiko honetako zuzendari gorenen eskutik. Eta gainera, bi aukera egongo dira egunero filmak eta dokumentalak ikusteko. Arratsaldeko 5.30etan eta 8.15etan. Aurtengo proposamenaz hitz egiteko Aitor Elduaien Mendi Tour zikloko komunikazioa arduradun eta aurkezlea hurbildu da Irrintzi Plaza saiora.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!