Aitziber Campion: “Euskararen prestigioa, ezagutza eta erabilera sendotu nahi ditugu hirian eta udalean”

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 28a

Aitziber Campion Gamboa, Euskara, Hezkuntza eta Herritarren Partaidetza Alorreko zinegotzi ordezkaria da. Iruñeko Udalak Euskara Sustatzeko Hizkuntza-normalizaziorako  Plana aurkeztu du, berriki. 'Hirieraz' izeneko ekimenaren barruan bost topaketa ireki eginen dira Pompelo Civivox aretoan aurtengo otsailetik maiatzera bitarte.

Aurreikusitako parte hartzeko saioak, otsailak 11 eta 26, martxoak 31, apirilak 23 eta maiatzak 20 izanen dira Pompelo Civivox aretoan. Bost hitzorduek 2027--2031 aldirako plana zehaztuko dute. Hiriko hainbat esparrutan lan egiten duten pertsonen eta kolektiboen aniztasuna jaso nahi da asmo honetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!