Tokian tokiko komunikabideek duten paperari ez diogu behar bezalako garrantzia ematen. Gure herrialdean edota nazioartean gertatzen denaren berri komunikabide handiek ematen duten bitartean, gure herrietan, auzoetan eta kaleetan gertatzen denari ahotsa eta letra jartzen diete tokiko irrati edota aldizkariek. Iruñeak tokiko komunikabide bat galdu du berriki. Txantrean Auzolan aldizkariak bere ateak itxi ditu, 27 urteko ibilbidea egin eta gero.
287 ale, ehunka elkarrizketa, milaka argazki eta albiste jaso ditu urte hauetan guztietan. Auzoaren historia jaso du xehetasun handiarekin eta gertutik. Orain, bere ateak ixtearekin batera, Txantrea auzoko historiaren parte izatera igaro da. Isa Egiguren aldizkariko kidearekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan.