Sutea piztu da Jaso ikastolaren eraikin zaharrean

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 7a

Ez da zauriturik izan eta suhiltzaileak sua itzaltzeko lanean ari dira.

Iruñeko Jaso ikastolaren eraikin zaharra hustu dute sutea piztu delako. Sua arratsaldeko 17:00etan piztu da, Arostegi etorbideko eraikinean. Cordovillako suhiltzaileak, prebentzioan oinarrizko bizi-euskarria duen anbulantzia, Udaltzaingoa eta Foruzaingoa bertaratu dira eta suhiltzaileak sutea itzaltzeko lanean ari dira; ez da zauriturik izan.

Eraikina berez hutsik dago eta eraitsi gabe, baina azken aldian etxegabetasun egoeran dauden hainbat pertsona eraikinean bertan ezarri dira. Udazkeneko lehenengo hotzaldiarekin batera Dar Etxea elkarteak salaketa egin zuen eta hiru eskaera egin zizkion udalari: eraikin hutsak birgaitzeko, erroldaren gisako oztopo administratiboak kentzeko eta etxebizitza huts guztiak "zirkulazioan" jartzeko.

Sutearen ondorioz, eraikina jendez hustu dute, eta ez da kalte pertsonalik izan suhiltzaile zerbitzuak jakinarazitakoaren arabera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!