Aske izateko doinuek hartuko dute bihar Atarrabia

Euskalerria Irratia 2025eko abenduaren 26a

Hamabost taldek jarriko diote musika askatasunari bihar Atarrabian. Hatortxu Rock jaialdiak 26 urtetan egindako ibilbidearen lekukoa hartu du Askek eta auzolana eta askatasuna izango dituzte aldarri. Orain arteko formatua mantenduko jaialdiak eta Palestinar herriari elkartasuna adierazi eta Israeli boikota ere adieraziko diote elkartasun jaialdian.

Elkartasunak bide berriak topatzen ditu. Uztailaren 27an Hatortxu Rock erraldoi bati agur esan eta gero, Aske jaialdiak lekukoa hartu dio eta bihar, abenduaren 27an irekiko ditu ateak lehenengo aldiz.

Euskal preso politikoen, iheslarien eta deportatuen egoera salatzeko eta presoen sakabanaketak zigortutako familiei elkartasun ekonomikoa emateko sortu zuten Hatortxu Rock, 1999an, eta egitasmoa 30 aldiz antolatu eta gero “aske izan nahi dutenen aterpe” bilakatu da jaialdia. Garazi Castaño aske jaialdiko antolatzaileak azaldu moduan, "26 urteko ibilbideari uko egin gabe auzolanaren ariketari eutsi nahi genion, gure lanabes garrantzitsuena delako". Indibidualismotik eskapo, elkarlanean aritzeko ekitaldia izango da Aske jaialdia.

Oholtzan izango diren hamabost taldeen artean askotariko musika generoak eta "talde euskaldun gazte zein esperientziadunak", izango direla azaldu dute antolatzaileek. Merina Gris, Neomak, Hazas, Gozategi, Kaparrak, Janus Lester, Nafarroa 1512, Streetwise, Juantxo Skalari, The Clayton, Chuleria, joder!, Dodosound, Marte Lasarte, Bisaiak eta Sustrai Berriak izango dira taula gainean.

Eta sorpresa hori ere ezagutzen dugu dagoeneko. Euskal Herriko trabestiak izango dira jaialdian. Maruxak, Haizemin eta Posidonia, Celeste Poliester, eta Albina Stardust eta Divina Comedia.

Askatasunerako bidean, erabateko boikota erdiestea zaila den arren, jaialdiak Palestinako herriari, eta Israelen kontrako boikot dinamikarekin bat egin du. Hartara, barran ez da israeldar jatorriko produkturik izango eta sukaldean Nafarroako produktuak lehenetsiko dituzte. Bihar beraz, aske jaialdiak bere lehendabiziko aldia ospatuko du Atarrabian.

Sarrerak askejaialdia.eus webgunean eskuratu daitezke.

 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de ASKE jaialdia (@aske_jaialdia)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!